Olinpiadak

ZER DIRA OLINPIADAK

Ongi etorri Espainiako Fisikako Errege-Elkartek (RSEF) antolatutako Fisika Olinpiadetako Euskal Autonomia Elkarteko fasera.

Fisikako Olinpiadaren helburua Fisika zabaltzea eta Fisikako ezagutza maila handiagoa erakusten duten Batxilergoko ikasleak saritzea da.

Antolatzen dugun Fisikako Olinpiadaren fase lokala ez da gertaera isolatua, eta Fisikako Olinpiadaren fase nazionalaren esparruan antolatzen da. Fase nazional IPhO Nazioarteko Fisikako Olinpiadarako sailkatzeko da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Fisikako Olinpiadaren tokiko fasea Euskal Autonomia Elkarteko edozein ikastetxetako Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat da.

Lehen hiru pertsona sailkatuek automatikoki hartuko dute parte fase nazionalean.

FASEAK ETA DATAK

2025/2026eko edizioak bi proba izanen ditu:

  1. Proba teorikoa 2026ko urtarrilaren 16an egingo da, 15:00etan, aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako campusean, helbide hauetan:
    • Bizkaia: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioako Campusean, 1.A.1. gelan.
    • Gipuzkoa: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Donostian, 2.3 gelan.
    • Araba: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Farmazia Fakultatea, Vitoria-Gasteiz, 2.5 gela.
  2. Proba esperimentala UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko (Leioa, Bizkaia) fisikako irakaskuntza-laborategi batean egingo da, 2026ko otsailaren 20an, 15:00etan. Proba honetara proba teoriko onena egin dutenak sailkatuko dira.

PROBA ESPERIMENTALERAKO SAILKATUAK

Proba teoriko onena egin dutenak eta proba esperimentalerako sailkatu direnak hauxek dira:

  • Ekaitz Bello Etxeberria
  • Lander Delgado Peral
  • Ekain  Díez Arizcuren
  • Jack Erostegui Donohue
  • Aimar Garcia-Retamero Alba
  • Jaime Izquierdo Samper
  • Irene Maestre Bengoechea
  • Joseba  Olano Grueso
  • Haritz Pastor López de Haro
  • Aroa Urresti Celaráin

Proba esperimetala prestatzeko praktika-saio bat egingo da sailkatuekin otsailaren 6an, arratsaldeko 15:00tan, Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia Fakulatatean.

ESTATU MAILAKO OLINPIADAN EUSKADIKO ORDEZKARIAK IZATEKO SAILKATUAK

Hauek dira estatu mailako Olinpiadarako sailkatu direnak:

  • Ekain  Díez Arizcuren
  • Aimar Garcia-Retamero Alba
  • Jaime Izquierdo Samper

BALIABIDEAK

IPhO-unofficialen, Fisikako Olinpiadetako Nazioarteko Fasearen ia edizio guztietako probei buruzko informazio ugari dago, proposatutako arazo asko eta horien konponbideak biltzen dituena.

Bideoak

Erroreei, eta haien hedapenei buruzko informazioa duten estekak:

Dokumentuak